4. BLOKEA - RADIO SHOW CONSONNI con AZ - Jabetza intelektuala eta praktika artistikoak

Share:

Listens: 0

Radioshow consonni con AZ - Propiedad intelectual

Arts


RADIO SHOW CONSONNI Jabetza intelektuala eta praktika artistikoak Ekainaren 22an, consonni arte-ekoiztetxeak eta argitaletxeak irratsaio bat antolatzen du, Azkuna Zentroarekin batera, jabetza intelektualari eta praktika artistikoei buruz. Saioa Alicia San Juan esatariak gidatzen du, Alberto de la Hozekin batera alde teknikoan. Leire Palaciosek ahotsa jartzen die publikoak planteatutako galdera eta gogoetei. Jarduera jendaurrean eta zuzenean, eta online emanez. Arloko zenbait espezialistarekin hitz egiten dugu, gai hauek lantzeko: musika, arte bisualak, legeen azterketa, eskubideen kudeaketa, aktibismoa etab. 4. BLOKEA Ane Zabala aktore eta kazetariak Euskal Herriko jabetza intelektualaren egungo egoeraren errepasoa egiten du, profesional desberdinekin solasean. Bertan, alde batetik Igor Estankona poesia eta literatura-kritika idazlea, Euskal Kulturgileen Kidegoko (EKKI) idazkari orokorra, jabetza intelektualerako euskal agentzia; bestetik, Aneguria, artista eta musikari bilbotarra, Eskina Femenina proiektuko fundatzaileetako bat Elena Caballerorekin batera, La Basu izenez ezagutua, aitzindari Euskal Herriko rap femeninoan. Beren ahotsak batzen dituzte irrati show honi kontzertu batekin amaiera emateko.